ZERBITZUAK

Blokt

Hezkuntza teknologikoko proiektu bat da, etorkizuneko hamarkadetan protagonista izango diren, baina oraindik gertu ez dauden, tresna teknologikoetan gaitasuna garatzea du helburu. Aldi berean, jasangarritasunari eutsiko dio, hondakin elektronikoen murrizketa eta gailuen bizi-zikloa luzatzea ardatz hartuta.

Pump Promotion

Pump Promotion Bilbon egoitza duen boxeo-promotorea da. Gure helburu nagusia boxeolari amateurrentzako merezitako ikusgarritasuna ematea da, euren borrokaldiak doan eskainiz ikusleentzat. Boxeoa pertsona gehiagorengana hurbildu nahi dugu, talentu berriek behar duten espazioa eta aintzatespena izan dezaten aukerak sortuz.

Consentido

(CON)SENTIDOn uste dugu aldaketa barrura begiratuz hasten dela. Epai barik izandako elkarrizketa zintzoetan eta askatzaileetan sinesten dugu.

LOGO_ALKIMIA_PNG-removebg-preview

Alkimia

Alkimia jaio zen ardo-dastaketa teknikoa eta aspergarria izan behar dela pentsamendua hautsi nahian. Gure helburua da espazioak sortzea edaten eta bizitzen den horrekin konektatzeko eta sentitzeko. Ez gara aditu gisa hitz egiten: emozioak eragiten ditugu. Eta ardotik haratago goaz, gastronomia eta artea modu paregabe eta berritzailean uztartuz.